
- Datu pertsonalak: Jatorriz bizkaitarra izan arren (Basauri, 1963), Gasteizen bizi izan naiz 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi naiz, Arbizun.
- Ikasketa nagusiak, kronologikoki: Pianoko karrera (Bilboko kontserbatorioan), Euskal Filologiako doktoradutza (Deustuko Unibertsitatean) eta Heziketa Fisikoko lizentziatura (Gasteizko IVEF-SHEEn). Gaur egun matrikulatuta jarraitzen dut unibertsitatean (Ingeles Filologian), kontserbatorioan (Kantuan), eta Hizkuntza-Eskolan (Frantsesean).
- Ogibideak: Hamar urte eman nituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik nire ogibideak honako hauek dira: idaztea, nire liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta, osagarri gisa, Bilboko Opera Koruan kantatzea.
- Argitarapenak: Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, nik neuk idatzitako hogei bat liburu daude argitaratuta, euskaraz. Erdarara itzultzen ari dira, pixkanaka.
- Kontaktua: jonarretxe@yahoo.com